XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguia da, iñorc berezco indar eta eguiñalaz eciñ muda lezaqueala biotza, len maite zuena beñgoan gorrotatzeco punturaño; baña bere aldetic dagoen gucia eguiten duenari, fedeco gauza da, lagunduco diola Jaungoicoác bere graciarequin, mundu onetan becatariari eman lizayoquean onic andiena, au da, damu eguiazcoa emanaz.

Ezagu guenzaque gañera cembaterañocoa dan araco examiña eguiteaz contentatu eta damuaz contu guchi daucaten, eta oso onduac gueratzeco bularrari colpe batzuec ematea ascoco zayela uste duten ayen enganioa.

Au ezta esatea, indarca, borchaz eta estutuaz ateraeraci bear dala negarra, eta mingarri eta penagarri izan bear balitzaye becela damua, heriotza edo munduco beste ez-bearrac dirala bide guertatzen dan becela; ceren orañ diogun damua, borondatearen eguite edo lana dan, eta dago, ez beguíac negar asco issurtzean, ezpada biotzác becatuen gorrotoa artzean, gauza ciertoa bada ere, iñoiz ugari ematen dituela biotzac negar oríec.